Otsailaren 5ean (asteartea), Usurbilgo Santixabeletako Jai Batzordea osatzeko bilera irekia egingo da. Batzordea osatzeaz gain, bilera honetan 2019ko Santixabel jaiak prestatzen hasteko gaiak lantzen hasiko dira. Bilera 18:00etan izango da, Potxoenean.
Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartuko dira: jai egunak zeintzuk izango diren, egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa, taldeak … Batzorde hau Santixabel jaietarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia dago.