Usurbilgo Aztarrika gazte mugimenduak antolatuta, lan eta bizi prekariatetaren inguruko lanketa egingo du datozen egunetan. Bi ekimen antolatu dira:
- Otsailak 1, ostirala: “Gazte ta prekario” tailerra. Potxoenean, 17:00etan.
- Otsailak 7, osteguna: “Prekaritateari ateak itxi” elkarretaratzea. Mikel Laboa plazan, 19:00etan.
Bestalde, otsailaren 16an (larunbata) Ernaik deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egiten du Aztarrikak. Manifestazioa Bilbon egingo da eta Euskadi plazatik hasiko da, 17:30ean.
Aztarrika: “Ostiral honetan lan eta bizi prekarietatearen inguruko lanketari ekingo diogu. Abiapuntu ostiral hontan atsaldeko 17:00etan gazte eta prekario tallera izandu dugu Potxoenean. Horretaz gain, datorren astean prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egingo dugu Mikel Laboa plazan eta otsailak 16an Ernaiek deitu duen manifestazio nazionalarekin bat egiten dugu eta bertara joateko dei egiten dizuegu. Lan eta bizi baldintza duinak orain!”