Otsailaren 4an (astelehena) Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herrian. Usurbilen, herri eragileek antolatutako hitzorduekin batera, ikastetxeetako ikasleak ere makilekin kantura aterako dira.
OTSAILAK 3, IGANDEA
- Zubietako Bertso Eskola: egunean zehar, kantuan irtengo dira etxez etxe . Goizean baserriz baserri, arratsalde partean Zubietako Kaxkoan barrena.
OTSAILAK 4, ASTELEHENA
- Aginagako Eskola: Arratsaldean, klaseen baitan, eguraldiak laguntzen badu, Santa Ageda eskean irtengo dira.
- Udarregi Ikastola: 14:45ak aldera, koplak abestera irtengo dira ikasleak. Gabonetan egindako ibilbide bera jarraituko dute. LHkoek amaiera frontoian emango dute. Bertsolariak LH5 eta LH6. mailako ikasleak.
- Kantu Taldea: 18:00tan Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera. Ondoren,kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritarrak, kalez kale kantuan arituko dira.