Arg.: Noaua!
Gaur arratsaldean (urtarrilak 24) Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa hasiko da Zubietan. Lehen jardunaldiko partida zubietarren artean jokatuko 19:30ean hasita: Zubieta2 eta Zubieta3 taldeak jokatuko dute.
Txapelketa honetan 5 taldek neurtuko dituzte indarrak eta martxoaren 17ko (igandea) jardunaldian jokatuko dute finala. Denak bi klubetakoak dira, maila eta multzo bakarrean:
- Txost1
- Txost2
- Zubieta1
- Zubieta2
- Zubieta3
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 27ko jardunaldian hasi eta otsailaren 24kora bitartean. Kanporaketen fasea etorriko da ondoren: martxoaren 10eko jardunaldian izango da ikusgai finalerdia, eta martxoaren 17ko asteburuan jokatuko dute finala.