Urtarrrilak 25ean (ostirala) Argia Sariak banatuko dira Usurbilgo Atxega jatetxean. 30. edizioa da aurtengoa eta berezia izango da, 100 urte bete baititu ARGIA aldizkariak. Urtero bezala, ARGIAren inguruko komunitate zabala eta, gizarte eragile eta euskal kultur munduko ordezkari ugari bilduko dira bazkaltzera aipatu jatetxean.
Sari banaketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da: “ARGIAko erredakzioak erabakitzen ditu formalki, baina jende ugari ibiltzen da hautagaien bueltan, bai ARGIAko gainerako kideak eta kolaboratzailek, baita herritarrak ere. Deia egiten diegu eta hauek sare sozialen bidez erantzuten dute bereziki, hautagaien zerrenda gero eta luzeago eginez. Zeresanik ez, lan gehiago erredakzioarentzat, baina baita egoki asmatzeko aukera gehiago ere”.
Euskarazko komunikazioa saritzen da ondoko alor hauetan:
- Ikus-entzunezkoa
- Irratia
- Prentsa-idatzia
- Internet
- Sustapen-ekintza.
- Euskal kulturan nabarmendutako pertsona, ekimen edo taldea ere saritzen da sarri, baina sari hau ez da ezinbestekoa.
streeming bidez
Azken urteetan egin den monduan, sarien banaketa streeming bidez jarraitzeko aukera izango da Argiaren webgunetik. Sare sozialetan ere, bereziki Twitterren, #argiasariak traola erabiliko da.
Informazio gehiago
2018ko saridunak: Irratiko saria Jokin Aldazabalek gidatzen duen Euskadi Irratiko Ekosfera saioarentzat. Ikus-entzunezko saria Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaranentzat, Euskal Herriko Bertsolari Txalpelketa Nagusiari ETBn egindako jarraipenagatik. Prentsa idatzizko saria, Harmaila aldizkariarentzat eta haren egile diren Eñaut Barandiaran, Aitor Manterola eta Iñaki Berastegirentzat. Interneteko saria Txantxangorria.eus webgunearen arduradun Gabi de La Mazarentzat. Sustapen ekintza saria Iruñeko Udalarentzat, Mugimendu feministek urteak daramatzate eraso sexistak salatzen, gizartea eta erakunde publikoak interpelatzen. Merezimenduzko saria Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat, 30. urteurrena bete berri dutela-eta, egindako ibilbidea aitortzeko. Bigarren merezimenduzko sari bat ere eman zen: Bakearen Artisauak.