Mikel Pagadi, Sebastian Lizaso eta Zuhaitz Gurrutxaga Aginagako elizan “Herri txiki, infernu handi” saioa aurkezten (Arg.: eitb.eus)
Igande gauean, Euskal Telebistako lehen katean, “Aginaga: Herri txiki, infernu handi” saioa ikusteko aukera izan genuen. Aginaga eta aginagarrak izan ziren protagosnitak. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak “Herri txiki, infernu handi” saioako landaldearekin batera, azaroa amaieran Aginagan izan ziren grabatzen. Egindako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an Aginagako Elizan ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Igandean, bi grabazioak eskaini zituzten.
Arg.: eitb.eus
Aginagako paraje ederrak ikusi ziren, baita bertako zenbait bizilagunen (Oxkar Santamaria, Inazio, Maria Angeles Arruti, Benito Aranburu, Antton Pikabea, Julian Pikabea eta Kontxi senar-emaztea, Maritxu Pagola, Nieves eta Olatz,…) kontakizun bereziak ere. Aginagako Gazteek Aginagaren herritartasunari eta auzolanean berreskuraturiko Eliza Zaharreko kultur guneaz hitz egin zen baina baita bestelako gai hauetaz ere: angula eta anguleroan bizitza; aginagaren biztanleriari buruzko datuak; korrika saioa, dutxa eta pandero jotzea; gosaria, “bixigarria” eta “eozkorren mahaian” alferren hamaiketakoa; lekukotza hunkigarriak eta baserritar emakume langileen bizimodua. Saioan umorea nagusitu zen. Sebastian Lizasok Aginagako Elizako grabazioan botatako bertsoak ere entzuteko aukera izan zen.
% 6,2ko audientzia zatia
Eitbko webgunean jarritako berriaren arabera, ETB1eko ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ saioak, denboraldiko daturik onena lortu zuen igandean: % 6,2ko audientzia zatia izan zuen oro har eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen % 18,7ko kuotarekin. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Aginagara egindako bisitak 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Bideoak
Bideo zatiak ikusteko: eitb.eus
Bideo osoa ikusteko: eitb.eus/aginaga
OJOALKRISTO!!! Gaur #herritxiki AGINAGA pic.twitter.com/2wZvd0tQEX
— MikelPagadi (@MikelPagadi) 20 de enero de 2019
One thought on “ETB1eko ‘Aginaga: Herri Txiki, Infernu Handi’ saioak denboraldiko daturik onena lortu zuen igandean”