Urtarrilaren 25ean (ostirala), hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Xuak 2 urte egin ditu eta Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak ostiraleko elkarretaratzean zerbait berezia egingo duela jakinarazi du: “Ostiraleko elkarretaratzean zerbait berezia egingo dugu, halako ospakizuntxo bat zoriontzeko, elkartasuna adierazteko, eta lege arruntza aplikatuz, bere gurasoekin Usurbilen, etxean, beharko lukeela aldarrikatzeko”.
Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.
Helbideak
- XUA URANGA LASAGABASTER ETA OLATZ LASAGABASTER ANZA: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
- PATXI URANGA SALBIDE: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia