Martxan da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa. Datozen bi asteetan herrietako kanporaketak jokatuko dira, Aginagan eta Usurbilen ere. Gogoratu bi hitzorduetan 21:30etatik 22:00etara bitartean izena eman behar dela txapelketan parte hartzeko.
Urtarrilak 25, ostirala
- 22:00etan Aginagako kanporaketa saioa, Atarialde elkartean.
- Izen ematea: 21:30etatik 22:00etara.
- Ordaindu beharrekoa: 20€
- Sariak: Aginaga sagardotegian bi lagunentzako bazkaria edo afaria eta bi lagunentzako bi marisko saski.
Otsailak 1, ostirala
- 22:00etan Usurbilgo kanporaketa saioa, Aitzaga elkartean.
- Izen ematea: 21:30etatik 22:00etara.
- Ordaindu beharrekoa: 20€
Zazpi herrialdeetako finalak
Zazpi herrialdeetako finalak otsailaren 23an (larunbata) burutuko dira. Zuberoakoa otsailaren 16an (larunbata) izango da.
- ARABAko herrialdeko kanporaketa: AGURAINgo, Herriko tabernan 10:00etan.
- BIZKAIAko herrialdeko kanporaketa: ZEBERIOko, Herriko tabernan 10:00etan.
- BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: BANKAn Herri Antzokian, 15:00etan
- GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: ZALDIBIAn, Herri Antzokian, arratsaldeko 15:00etan.
- LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
- NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
- ZUBEROAkoa otsailaren 16ra aldatu dute: URDIÑARBEko Xistera ostatuan 20:00etan.
Data orokorrak
- Lehen kanporaketak antolatzen diren herrietan: 2019ko urtarrilaren 31 arte.
- Herrialdeko kanporaketak: 2019ko otsailaren 23an (larunbata).
- Euska Herriko finala Nafarroan: Lizarran, martxoaren 16an (ostirala).
Sariak
- Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (Karibera dena barne)
- Txapeldun ordeak: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar Uhartera).
- 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- 4. bikote sailkatua: 500€ eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
- 5. etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250€.
- 9.etik 16.era sailkaturiko bikoteentzat: 100€.
- Herrialdeko finaletan; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako finaletan: txapelak eta garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak, sari txikiagoak,…
- Parte hartzaile bakoitzarentzat: oroigarri gisa ardo botila bat oparituko zaio.
- Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailkatzen den parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari parte hartzea eskertzeko.
Oharrak
- Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
- Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saiotik: ARAUTEGIA-EHkoMusFederazioa