Maiatzaren 26an (igandea) udal eta foru hauteskundeak izango dira eta aldaketarik ez badago, Europako hauteskundeak ere. Zubietan ere, Herri Batzarra berritzeko bozketa eguna izango dute. Alderdiak dagoeneko lanean dihardute zerrendak osatzen. Otsailaren 9an (larunbata) esaterako, Usurbilgo EHBilduk udal hauteskundeetarako hautatu duen zerrendaburua aurkeztuko du.
Herri batzarra
Otsailaren 9rako Usurbilgo EHBilduk herri batzarra antolatu du. Batzarra Potxoenean egingo da, 10:00etatik 13:00etara. Bertan bi gai jorratuko ditute:
- Zerrendaburuaren aurkezpena eta berrespena.
- Herri-programaren lehen zirriborroaren aurkezpena eta lanketa.
hauteskunde prozesua
Usurbilgo EHBilduk jakinarazi du hauteskunde prozesuan parte hartzeko izena eman behar dela helbide honetan: elkarrekin.ehbildu.eus/register
Informazio gehiago
- twitter.com/EHBilduUsurbil
- facebook.com/UsurbilEhbildu
- instagram.com/ehbildu_usurbil
- ehbildusurbil@gmail.com