Usurbilgo Udalak ‘Udalberri’ aldizkariaren 14. zenbakia kaleratu du. Zortzi orrialdeko aldizkaria da eta bertan, honako gai hauek irakurri daitezke:
- Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo alkatea: “Zahartzaroari begira”.
- Udaltzainen goardiako zerbitzua hobetzeko neurriak adostu dituzte Udalak eta udaltzainek.
- Maite Iribar, Udaleko Kultura, Euskara eta Gazteria teknikaria: “Hizkuntzak elkarrekin bizitzeari beste modu batez begiratzea ekarri du Euskaraldiak”.
- Herritarrekin landutako inbertsioek izango dute lehentasuna 2019ko aurrekontuetan.
- Airearen kalitatea neurtzeko kabina bat jarriko du GHK-k, Udarregi Ikastolaren aldamenean.
- Gorka Bueno, EHUko irakaslea: “Errauste-plantak atmosferarako isurketa-instalazio erraldoiak dira”.
- Bazterketako arriskuan dauden herrikideak laguntzeko hitzarmenak.
- Andatzako indusketen berri emango dute urtarrilaren 22an.
Udalberriren 14. zenbakia hementxe: Udalberri 14 Gainerako zenbakiak PDFan eskuratzeko: klik
Informazio gehiago
- Joxe Martin Sagardia plaza, z/g – 20170 Usurbil
- 943 371 951
- errejistroa@usurbil.eus
- www.usurbil.eus
- twitter.com/usurbiludala
- www.facebook.com/usurbilgo.udala