Urtarrilaren 20an (igandea), San Sebastian Eguna ospatuko da Donostian (Donostia Eguna) eta Azpeitian (San Sebastian jaiak), kaleetan zehar danborraden desfileak eginez. Ostiralean berriz (urtarrilak 18), inguruko herrietan bezala, Usurbilen ere Udarregi Ikastolako eta Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietako ikasleak danborrada jotzera aterako dira.
Udarregi ikastola
- 16:00etan HH eta LH ko ikasleen emanaldi bateratua Udarregi Ikastolan, Agerialdeko patioan.
Zubietako Herri Eskola
- 15:50etan Herri Eskolako ikasleeen danborrada Zubietako plazan. Ateri badago errebote plazan elkartuko dira eta euria eginez gero, frontoian.
Aginagako Herri Eskola
- 15:30ean Herri Eskolako ikasleeen danborrada Aginagako kaxkoan.