Abenduaren 14an Aginagako Elizan egindako saioa (Arg.: @Agiatik1)
Euskal Telebistako lehen katean ikusten den “Herri Txiki, Infernu Handi” saioa azaroa amaieran Aginagan izan zen grabatzen. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak, saioko lan taldearekin batera, Aginagako hainbat herritarren hitzak jaso eta irudiak grabatu zituzten. Egindako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an Aginagako Elizan ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Igande honetan berriz (urtarrilak 20), azaroan eta abenduan egindako grabazioak ikusteko aukera izango ditugu ETB1ean, 22:00etan.
Mikel Pagadi Aginagako bizilagun batekin solasean. (Arg.: @Agiatik1)
Herri txiki, infernu handi: “Aginaga ezagutuko dute Pagadik eta Zuhaitzek igande honetan. ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa Oria ibaiaren ertzeko herrixka honetan izango da, bertako txokoak eta pertsonak ezagutuz”.
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak
Aginaga eta bertako bizilagunak protagonistak
Igandeko saioan herritar asko ikusiko ditugu, denak ezagunak. Agiñatarrak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta ziur egon umorea ez dela faltako!
Egin klik beheko irudian igandeko saioaren aurrerapen bideoa ikusteko: