Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra (biak barne), Udarregi ikastolan, 2019-2020 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko da.
aurrematrikulazioa
- Matrikulatzeko epea: Urtarrilaren 28etik otsailaren 8ra (biak barne).
- Matrikulatzeko ordutegia: Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943 361 216). 3 urtetik 16urtera.
- Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak: Udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Asegurantzako txartela eta kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).
Ate irekien eguna
- Ate irekien eguna urtarrilaren 26an (larunbata) egingo da, 10:30ean ikastolako jangelan.
Udarregi ikastolaren eskaintza
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza (0-16 urte bitarte)
- Euskalduna. Euskal Herriko kultura eta herri ekintzetan murgildua dagoena
- Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa
- KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullynga) aurkako programa indarrean
- Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn
- Orientazioa ikasle eta gurasoentzat
- Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela
- Berritzailea: Teknologia berriak ardatz
- Autobus zerbitzua: Lasarte, Zubieta, Santuenea, Aginaga
- Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak
- Goizeko Zaintza: 8:00etatik 9:00etara urte osoan. Iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
- Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea eta robotika.
- Beka sistema propioa: kuoten % 100.
PROIEKTUAK
- 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA: Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.
- KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.
- IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.
- HIZPRO: Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak … bideratzen dira.
- ELEANITZ: Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.
-
BLOK TAC: Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.
- EKI: Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.
- KIVA: Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.
- AGENDA 21: Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.
- ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA: Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.
ZERBITZUAK
- Garraioa: Auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
- Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
- Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
- Eskolaz kanpoko jarduerak: Kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,…
berezitasunak
- 50 urteko esperientzia Usurbilen.
- Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
- Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
- Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
- Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.
Informazio gehiago