Urtarrilaren 26an (larunbata) Kantu Taldeko lagunak kantu-jiran aterako dira herrian zehar. Eguerdiko 12:30ean jarri da hitzordua Mikel Laboa plazan: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.
Entseguak astelehentan
Kantu Taldeko lagunak urtarrilaren 7an hasi ziren entseguekin. Hemendik aurrera astelehenetan elkartuko dira, 18:00etatik 19:00etara, Udarregi Ikastolako HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan.
kantu-liburuxka 5 eurotan
Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen eta eskuragarri dago 5 eurotan Noaua! Kultur Elkartean eta Lizardi liburu dendan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantuen eta egileen inguruko zenbait datuekin batera.