Usurbilgo Udalak jakinarazi du Usurbilgo Bus-Taxi zerbitzuak abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik funtzionatuko duela ordutegi hauetan:
- Abenduak 24, astelehena: 07:30etatik 08:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etarako.
- Abenduak 24, astelehena: 15:30etatik 16:30etara eta 19:00etatik 20:00etara ez da zerbitzurik izango.
- Abenduak 25, asteartea: ez da zerbitzurik izango.
- Urtarrilak 1, asteartea: ez da zerbitzurik izango.
2019an ere Bus-Taxi zerbitzua martxan
Udaleko Ingurumena eta Nekazaritza sailak, Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak herritarren mugikortasuna errazteko martxan jarri zuten Bus-Taxi zerbitzuak bere horretan jarraitzen duela gogorarazi du: “Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Gainera, adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da, indarrean dauden zerbitzuen ordutegi barruan. Horretarako, zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da: 630 643 596”.
Ohiko Bus-Taxi zerbitzua