Abenduaren 20an (osteguna), udalbatzaren ezohiko osoko bilkura egingo da Usurbilgo Udalean, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.
- Gai zerrenda
- Aurreko akten onespena: 2018/09/25eko ohiko bilkurako akta. 2018/10/30eko ohiko bilkurako akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 22tik abenduaren 7ra (2018/1271- 2018/1536).
- 2019ko Aurrekontuak hasieraz onartzea.
- 2019ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
- 2019ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea.
- HAASetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107-11 exekuzio unitateari dagokion Xehetasun Azterketaren aldaketa behin betikoz onartzea.
- HAASetako A-39 (Markesaenea) eta A-49 (Langaldea) eremuetako ezaugarrien fitxaren aldaketa puntuala.
- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuak emateko hitzarmena onartzea.
- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuaren arautegia hasieraz onartzea.
- Beterri-Buruntzaeskualdean bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako gizarteratze eta laneratze programaren zerbitzua emateko hitzarmena onartzea.
- Usurbilgo Udalaren VI. Plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) onartzea.
- Galdera-eskaerak.