Euskal Telebistako lehen katean ikusten den “Herri Txiki, Infernu Handi” saioak 2019an zehar eskainiko dituen programak grabatzen jarraitzen du. Azaroa amaieran, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak Usurbilen izan ziren grabatzen, hain zuzen Aginagan. Saioko lan taldeak, hainbat aginagarren hitzak eta irudiak bildu zituzten.
Egindako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an (ostirala) proiektatuko dituzte Aginagako Elizan, 20:00etan. Bertan izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak eta Sebastian Lizaso bertsolaria. Abenduaren 14ko saioaren ondoren telebistan eskainiko ditutze aurrez egindako grabazioak eta abenduaren 14ko saioa bera.
Mikel Pagadi Aginagako bizilagun batekin solasean. (Arg.: @Agiatik1)