53. Durangoko Azokak ateak zabalduko ditu abenduaren 5etik 9ra. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Azokaren ordutegia 10:30etatik 20:00etara izango da.
Zer topatuko dudu azokan? 200 kultur ekitaldi, 247 erakusleiho eta 439 nobedade. Horien artean Usurbilekin lotura dutenak edo usurbildarrek sorturikoak topatuko ditugu. Haien produktuak salgai izango dira, eta hainbat ekitaldietan parte hartuko dute:
- Usurbildarrak: Ugaitz Agirre, Jakoba Errekondo, Antton Olariaga eta Yolanda Arrieta.
- Usurbilekin lotura dutenak: Askekintzaren Gurean dokumentala, Oreina filmean oinarritutako 3 laburmetrai eta Dantza filmaren inguruko mahai-ingurua
Usurbildarren parte hartzea azokan
Abenduak 6, osteguna
Ahotsenea Solasaldiak
- 12:30-12:55 Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean lanaren aurkezpena: “Bertan, istorioaren sortze prozesua azaldu eta pentsarazi nauten ideietan edota kontzeptuetan sakonduko naiz: historia, identitateak, harremanak… Bestetik, estiloaren inguruko gogoetak eta eraginak azalduko ditut”.
- 18:00-18:25 Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren eskutik, Landareak Lantzen 2019ko agenda-liburu berriaren aurkezpena: “Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu… Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan!”.
Sagu Ganbara
- 16:00-16:30 Yolanda Arrieta idazleak, Bizenta Txiki eta Mari Xor liburuen kontaketa egingo du Areto Handian. 5-12 urtekoentzat.
Abenduak 7, ostirala
Irudienea
- 11:30-12:30 Askekintzaren Gurean dokumentala: Jaietan animaliek jasaten duten zapalkuntza jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari. Tartean, Usurbilgo jaietako irudiak ageri dira. (askekintza.org/gurean)
- 18:00-18:45 Aginagan eta Usurbilen grabatutako Oreina filmean oinarritutako 3 laburmetrai.
Abenduak 8, larunbata
Areto Nagusian:
- 15:00-15:30 Dantza filmaren inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu zuela filmaren grabazioetan.
- 16:00-16:30 Ilargiaren Egutegiari buruzko aurkezpena eta kontsultategia. Jakoba Errekondoren eskutik. Baratzea, fruitu arbolak eta basoko lanak. Pello Zabalak aukeratutako esaerak. Xabier Akizuk ilargiaren eraginaren saioak eta Ilargiari begira. Maria Thunen egutegi biodinamikoarekin osatua.
Irudienea
- 19:00-19:45 Dantza dokumentalean oinarriturako dokumental sail baten lehenatalaren aurkezpena.