‘Hitz Aho’ Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 15ean (larunbata) Jostailu Erabilien Azoka egingo da. Azoka frontoian egingo da, 11:00etatik 13:00era. Urtero moduan, aurretik bi egunetan azokarako material bilketa bideratuko da:
- Abenduak 13, osteguna: 17:00etatik 19:00etara, Sutegiko erakusketa aretoan.
- Abenduak 14, ostirala: 17:00etatik 19:00etara, Sutegiko erakusketa aretoan.
Materiala uzteko baldintzak
- Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
- Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
- Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
- DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
- Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
- Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.