Abenduaren 31n (astelehena) IX. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa burutuko da Usurbilen. Udalaren laguntzarekin, Hurbilago Elkarteak antolatzen du ekimena. Azken urteetan egin den moduan, festa giroan eta herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzearen alde, urteko azken egunean ospatuko da korrika saio berezi hau. Lasterletan parte hartzeko izena aurrez eman behar da doan, Hurbilago Elkarteko edozein saltokietan edo hurbilago.com atariaren bidez.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Herriko frontoian hasi eta leku berean amaituko da.. Hurbilago Elkartetik iragarri dutenez, lasterketa amaieran hainbat opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean eta dirua, 500 euroko erosketa balea.