2019an 40 urte beteteko ditu Ezker Abertzaleko gazte antolakuntzak Euskal Herri mailan. Urtemuga honen testuinguruan, “Bulkada berrien garaia da” dinamika abiatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Euskal Herrian.
belaunaldi ezberdinetako herritarrak
Usurbilgo Ernaik antolatuta, pasa den larunbatean lau hamarkada hauetan gazte antolakuntzan parte hartu duten herritarrak bildu zituen Mikel Laboa plazan.
4. Gazte Topaketak Usurbilen
Abenduaren 26tik 28ra 4. Gazte Topaketak ospatuko dira Usurbilen: “Ia 40 urte dira gazte antolakuntza eta borrokari egin geniola. Eta hemen gaude, bizirik eta indartsu. Bulkada berrien garaia da! dinamikarekin urteetako borrokaren uzta jaso eta aurrera begira jartzen gabiltza. Belaunaldi desberdinen arteko afarira gonbidatzen zaitugu, harremanak sendotu eta esperientzia zein hausnarketak konpartitzeko. Animatu!”.
Gazte Topagune berezia
Herriz herri dinamika ezberdinak bideratu nahi dituzte, gazte antolakundeen memoria liburu batean bildu eta lau hamarkada hauetan gazte antolakundeetan parte hartu duten gazteak elkartu. Dinamika, 2019ko apirilaren 19tik 22ra, “Askatasuna taupadak independentziara!” aldarripean, Lemoan ospatuko den Euskal Herri mailako Gazte Topagune erraldoiarekin borobilduko dute.
EGITARAUA
Abenduak 26, asteazkena
- 18:00 “Musika eta Politika III” Sutegin.
- 22:00 Filma Sutegin.
Abenduak 27, osteguna
- 11:00 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean.
- 17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean.
- 22:00 “Hiru izar askatasunaren izenean”.
Abenduak 28, ostirala
Bulkada Berrien Eguna
- 11:00 Mural margoketa.
- 17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urratsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean.
- 21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.