Usurbilgo Udalak abenduaren 3an (astelehena) jai eta 6ean (osteguna) ohi bezala lan egingo duela jakinarazi du ohar baten bidez. Euskararen Eguna eta Konstituzioaren Eguna aste berean egokitzen direnez, badira urte batzuk Usurbilgo Udaleko langileen gehiengoak adostuta, abenduaren 3a jaiegun bihurtu zutela, eta, abenduaren 6ean, lan egitea.
Usurbilgo Udala: “Euskararen Eguna eta Konstituzioaren Eguna aste berean egokitzen direnez, badira urte batzuk Usurbilgo Udaleko langileen gehiengoak, egutegi propioaren norabidean, abenduaren 3a jaiegun bihurtu zutela, eta, kontrara, abenduaren 6ean, jaiegun arrotza dela sinetsita eta Espainiako Konstituzioaren urteurrenean ezer ospatzeko ez dugula iritzita, lan egiten dutela. Hala, aurten ere, halaxe egingo du gehiengoak, eta, ondorioz, abenduaren 3an Usurbilgo Udalak ez du zerbitzurik eskainiko, esate baterako, honako hauek: Sutegi liburutegia, Eguneko Zentroa, Udaleko Eguneko Arreta, Etxez Etxeko zerbitzua edota taxi-busa. Kiroldegiak jaiegunetan izan ohi duen martxa izango du. Halaber, abenduaren 6ean, egunero bezala lan egingo dugu”.
Informazio gehiago: www.usurbil.eus