Asteburu honetan (azaroak 23 eta 24) dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzeko “Dispertsioff” ekimenaren laugarren edizioa burutuko da Orion. Aurten presoen seme-alaben egoera salatzea izango da helburu nagusia; kartzelan bizi diren edo gurasoak ikusteko ehundaka kilometro egin behar dituzten umeen eta gazteen egoera: “Salbuespenezko espetxe politika motxila da haur eta gazte horientzat. Orion ere baditugu egoera horretan bizi diren haurrak, Patxi Urangaren alaba Xua esaterako, Picassenteko espetxean bizi da Olatz Lasagabaster amarekin, eta astean bitan egoten da aitarekin, espetxe berean egon arren”.
Xua, Olatz eta Patxi
Gogoan izan Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara. Antolatzaileek gai honi heldu nahi diote, eta herriko gurasoengan eragin. Patxi Urangak alaba ikusteko izan dituen zailtasunak eta Xuak gainontzeko haurrekin harremantzeko dituen oztopoak plazaratu nahi dituzte. Xua espetxean jaio izana ere salatu nahi dute ekimenaren bitartez.
Sarrerak salgai
Dispertsioff ekimenaren barruan bertso bazkaria egingo dute Etxeluze Gaztetxean. Bertan parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Hatoz eta Gabon tabernetan, 20 euroren truke. Bertso bazkarirako eta gaueko kontzertuetarako txartela berriz 25 euro kostako da.
EGITARAUA
Azaroaren 19tik 25era
- Motxila etorkizunez bete erakusketa, Orioko Kultur Etxean.
Azaroak 23, ostirala
- 19:00 Mahai ingurua Orioko Kultur Etxean. Espetxean ama izandako preso ohi batek, abokatu batek eta motxiladun gazte batek parte hartuko dute.
Azaroak 24, larunbata
- 11:30 Txan Magoaren ikuskizuna plazan. Eguraldi txarra egiten badu gaztetxean izango da saioa.
- 14:00 Bertso Bazkaria egingo dute Etxeluze Gaztetxean. Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik parte hartuko dute.
- 22:30 Musika jaialdia izango da Etxeluze Gaztetxean. Sara Zozaya, Giranice, Mice era Rukula musika taldeak igoko dira oholtza gainera. Ondoren, DJak arituko dira goizaldera musika jartzen. Hurrengo DJek parte hartuko dute: Goiko, Elektropeña, Aratz, Illarras eta Arizonako Billy. Sarrera 8 euro.
Xua, Olatz eta Patxiri idazteko helbideak
XUA URANGA LASAGABASTER ETA OLATZ LASAGABASTER ANZA:
- VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
PATXI URANGA SALBIDE:
- VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia