Azaroaren 22an (osteguna), Santa Zezili Eguna (Musikarien Nazioarteko Eguna), ospatzen da. Euskal Herriko musika eskolen deialdiarekin bat eginez, azaroaren 21ean (asteazkena) Usurbilgo Zumarte Musika Eskolak “Musikalean” izeneko ekimena antolatu du. Aurten ere Zumarteko ikasleak kalejiran irtengo dira eta ondoren, Sutegin emanaldia eskainiko dute (sarrera: doan).
Egitaraua
- 18:00etan kalejira herriko kaleetan, trikitixa-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin lagunduta eta txaranga.
- 19:00tan Sutegin Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua.