Azaroaren 13an (asteartea), Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Berdintasuna Erein” bilera antolatu du. Bilera honetan, parekidetasunaz hausnartzeaz gain, Harremonak proiektuaren berri emango da eta bide batez herritarren ekarpenak bildu nahi dituzte. Deialdia irekia da eta nahi duen guztiek parte hartu dezakete. Bilera Potxoenean izango da, 17:30ean.
Berdintasuna Erein
“Usurbilen berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugu eta horregatik herritar guztien iritziak eta ikuspegiak jasotzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Berdintasuna Erein gunean bilera bat antolatu dugu datorren astean. Alde batetik une honetan Usurbilen zer lantzen ari garen jakinarazteko eta herritarren nahiak aztertzeko eta beste alde batetik Hezkidetza programaren aurkezpena egiteko, Harremanitz taldearen eskutik. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta interesa izango duen edozeini gonbidatzera animatzen zaitugu”.
Arremanitz kooperatiba
Aurkezpenerako Arremanitz kooperatibako kideak gonbidatu dituzte. Arremanitzekoek hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzen eta laguntzen dihardute: “Gure xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz”. Arremanitzek herriko ikastetxeetan lanean dihardu. Hezkidetza programa aurkeztuko dute astearteko saioan.
Informazio gehiago: