Aitzaga Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin azaroaren 1ean (osteguna) XXII. Artisau Azoka antolatu du. Goizeko 11:00etan hasiko da eta urtero bezala, herriko plazan zein dema plazan 30 postu inguru izango dira: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, harriak, ukenduak, makramea, pilotak, haziak…
13:30ean berriz, giza proba egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dute baserri giroko azoka izango dela, eta txorizo eta taloa jateko aukera ere egongo da. Eta artisauen artean bi herritar; Zorione Mendez (marrazkiak) eta Ibai Arrieta (argazkiak).
Gogoratu Usurbilgo Aitzaga Elkartea 35/02 auzian dagoela. Espainiako Auzitegi Nazionalak 101 herriko taberna bahitzeko agindua emana dauka aspalditik baina oraindik ez da gauzatu. (Informazio gehiago: klik)