Urriaren 30ean (asteartea), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Aurreko akten onespena: 2018/06/26ko ohiko bilkurako akta. 2018/07/24ko ezohiko bilkurako akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko irailaren 17tik urriaren 19 (2018/1077-2018/1270).
- 2019ko Zerga Ordenantzak behin behingoz onartzea.
- Usurbilgo herri barruko taxien 2019ko tarifen onespena.
- Galdera-eskaerak.