Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek gaur, urriak 25, pentsio duinen alde mobilizatzera deitu dute. Ekimena, 19:00etan hasiko da, Mikel Laboa plazan.
Pentsio duinen martxa
N-634 errepidea moztu zuten “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. (Arg.: Noaua!)
Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horren harira, Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten herriko pentsiodunek goizean. Usurbildik Lasarte-Oriara oinez joan ziren Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz.
Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateari. (Arg.: Noaua!)
Bidean zehar hainbat geldialdi egin zituzten. Lehenik Usurbilgo udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateri, Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan. Ondoren herriko erdigunetik igaroaz, Troiara abiatu ziren eta bertan, bigarren geldialdia egin zuten. Aurretik baimena eskatuta, Troiako puntuan bertan, N-634 errepide erdian jarri ziren “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, atzoko martxarekin bat egin zuen.
Ondoren Lasarte-Oriara abiatu ziren eta bertan, Usurbilgo udaletxean egin bezala, Lasarte-Oriako alkateari ere, Jesus Zaballoseri, beste idatzi bat helarazio zioten.
Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Lasarte-Oriako alkateari. (Arg.: Xanti Muñoz)
Informazio gehiago: klik
One thought on “Usurbilgo jubilatu elkarteek gaur pentsio duinen alde mobilizatzera deitu dute”