Urriaren 20rako (larunbata) ‘Harria Hitz’ kultura-ibilbidea antolatu du Usurbilgo Udalak: “Usurbil eta Euskal Kultura garaikidea”. Ibilbide honen bidez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutzeko aukera izango da. Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak erakutsiko dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Jose Luis Zumeta, Juan Jose Alkain Iruretagoiena “Udarregi” bertsolaria eta giza-probak.
Egitaraua
- 10:00 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.
- 11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa.
- 12:35 Zumeta Arte Estudioa
Aurrez izena eman behar da
Ibilbide honetan parte hartzeko aurrez izean eman behar da, plaza kopurua mugatua baita. Bi modu daude:
- 688 818 017
- info@kultour.pro