
Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek antolatuta, urriaren 20an (larunbata) Mundualdia jaialdia ospatuko da Usurbilen. Eguna beraz gain, beste hainbat ekimen ere antolatu dira. Jarraian egitaraua:
Urriaren 17tik 22ra
- Sutegin erakusketa: “Munduko hizkuntza gutxituak etxean. Zer dugu elkarrengandik ikasteko?” Garabideren eskutik.
Urriak 17, asteazkena
- 19:00tan hitzaldia, Sutegiko erakusketa aretoan: “Gaurko migrazio mugimenduak xenofobia eta elkartasuna” SOS Arrazakeria eta Amher elkartearen eskutik.
Urriak 20, larunbata: Mundualdia jaialdia
- 12:00tan alkatearen agurra.
- 13:30ean jakien dastaketa.
- 16:00tan Gaztelekuaren ekimena.
- 19:30ean Olana Liss taldearen kontzertua, frontoian.
Urriak 21, igandea
- 18:00tan Sutegin, dokumentala: “La mochila invisible”, Bidez Bide elkartearen eskutik (hizkuntza gaztelania).