Arg.: Noaua!
Pasa den igandean (urriak 7) “Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” lemapean GuraSOS-ek haurrentzako ekimen berezia antolatu zuen herriko frontoian. Haurrak kamiseta zahar bat jantzita dema plazara agertu ziren eta bertan prestatu zen sorkuntza eremuan parte hartzeko aukera izan zuten. Marrazki eta idatzi ugari sortu zituzten, erraustegiaren aurkako sortze lanak bereziki. Etorkizun koloretsua irudikatzen duen mural handi bat ere sortu zuten.
Arg.: Noaua!
GuraSOS-eko lagunekin batera, bertan izan ziren Porrotx pailazoa eta Petra Ipurdian Bost Letra. Marrazketa lanetan ere Susana Martin, Nora Izagirre eta Eider Makazaga herritarrak ere aritu ziren. Sutegiko erakusketa gelan berriz, Yolanda Arrieta hizkuntza laguntzailea aritu zen haurrekin hizkuntzarekin jolasean.
Umeek egindago lanak Sutegin ikusgai
Arg.: GuraSOS
Igandean, “Idatzi eta margotu etorkizuna koloretan” ekimenean umeek egindako lanak erakusgai daude Sutegiko erakusketa gelan urriaren 12ra (ostirala) arte. Nahi duenak bere marrazkia edo idatzia jasotzeko aukera izango du ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 19:00etara.
Arg.: GuraSOS
Hitzartu
Hitzartu, hiri hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramango duen bide-orria diseinatzeko eskuhartze prozesua da. GuraSOS-ek jakinarazi duenez ingeniari talde batek Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeatzeko Plana erredaktatzen ari da. Horrekin batera, herritarren parte hartze prozesu bat eta defentsa juridikoaren finantzaketa aurrera eramaten ari dira, helburu batekin: “Gure haurrak eta etorkizuna babesteko. Ingurumena eta osasuna lehenetsiko duen adostasuneko irtenbide bat aurkitzeko. Garaiz gaudelako. Denen artean landutakoa beti ere onena izango delako”.
Informazio gehiago
- www.gurasos.org
- twitter.com/tgurasos
- facebook.com/gurasos
- www.youtube.com/gurasos
- blogagurasos.wordpress.com
- www.noaua.eus