N-634 errepide erdian jarri ziren “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. Arg.: Noaua!
Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horren harira, atzo osteguna, Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten herriko pentsiodunek goizean. Usurbildik Lasarte-Oriara oinez joan ziren Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz.
Bizi duin baten aldeko eskaera Usurbilen
Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateari. Arg.: Noaua!
Bidean zehar hainbat geldialdi egin zituzten. Lehenik Usurbilgo udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateri, Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan. Ondoren herriko erdigunetik igaroaz, Troiara abiatu ziren eta bertan, bigarren geldialdia egin zuten. Aurretik baimena eskatuta, Troiako puntuan bertan, N-634 errepide erdian jarri ziren “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, atzoko martxarekin bat egin zuen.
Bizi duin baten aldeko eskaera Lasarte-Orian
Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Lasarte-Oriako alkateari. Arg.: Xanti Muñoz
Ondoren Lasarte-Oriara abiatu ziren eta bertan, Usurbilgo udaletxean egin bezala, Lasarte-Oriako alkateari ere, Jesus Zaballoseri, beste idatzi bat helarazio zioten.
Arg.: Xanti Muñoz
Eta ekimenari amaiera emateko, eguerdian, Aginaga Sagardotegian bazkaria joateko tartea hartu zuten, Aginagako San Praixku jaiak hasten baitziren atzo bertan.
One thought on “Usurbilgo eta Lasarte-Oriako alkateek pentsionisten eskaerak jasotzen dituen idatzi bana jaso dute”