Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta horren harira, aste honetarakoa hainbat mobilizazio deitu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Urriaren 6an (larunbata) herrialde mailako manifestazioa antolatu dute Donostian. Aurretik ere eskualdeetan hainbat dinamika iragarri dira, horien artean, Gipuzkoako Pentsionisten Bira. Usurbildik urriaren 4an (osteguna) igaroko da. Usurbilgo Gure Pakea Elkarteak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate Elkarteak bat egin dute deialdiarekin.
Urriak 4ko egitaraua
- 10:30 San Inazioko autobus geltoki ondoko errotondan hitzordua jarri da eta handik oinez Usurbilgo udaletxera abiatuko dira.
- 10:45 Usurbilgo udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak erregistrat eta ondoren oinez Troiara joango dira.
- 11:30 Argazki aterako da Troiako puntu beltzean, “Puntu beltzik ez! Usurbil seguru eta jasangarria orain!” lemapean. Ondoren, Lasarte-Oriara oinez joango dira.
- 12:30 Usurbilen egin bezala, Lasarte-Oriako udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak erregistratuko dira.
- Eguerdian, Aginaga Sagardotegian bazkaria. Aurrez izena eman behar da Artzabalen, Gure Pakea Elkartearen bulegoan.