Urtea bete da kataluniarrak hitza hartzera deitu zituztenetik. Horren harira, Gure Esku Dagok gaurko (urriak 1), Kataluniako galdeketaren urtemuga gogoan izango du. “Askatasuna erabakitzea da” lemapean elkartasun elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan. Usurbilgo Gure Esku Dagok ere elkarretaratzea deitu du. 19:30ean egingo da Mikel Laboa plazan.
Mezu argi bat bidali nahi zaie katalanei egun berezi honetan: “Catalunya, seguim amb vosaltres. Catalunya, zuekin segitzen dugu”.
Usurbilgo Gure Esku Dago: “Herrion askatasunaren eta burujabetzaren aldeko aldarria argiztatu dugu Gernikatik, elkartasun besarkada erraldoia bidaltzeko Kataluniara. Ez zaituztegu bakarrik utziko, seguim amb vosaltres”.