Zubietako Eskola Txikiko ikasleek eta gurasoek Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin taldeko argazkia atera zuten.
Atzo arratsaldean (irailak 26), Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Borobilean’ izeneko DVD berria arkeztu zuten Zubietako Eskola Txikiko Gela Urdinean. DVD honetan Zubietako Eskola Txikian grabaturiko bost bideoklip daude, bertako ikasle eta irakasleek hainbat abesti grabatzeko aukera izan zuten.
Pirritx, Marimotots eta Porrotx
DVDa prest dago eta kaleratu aurretik Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek esker ona agertzera eta DVDko klipak erakustera hurbildu ziren Zubietara. Eskola Txikiko komunitate osoa gonbidatua zuten aurkezpenera.