Zero Zabor Bizkaian Elkarguneak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak datorren irailaren 19rako (asteazkena) elkarretaratzea antolatu dute “Erraustea ez da ekonomia zirkularra” lemapean. Elkarretaratzea Bilboko Guggenheim museoaren aurrean egingo da, 20:00etan. Elkarretaratzea egitearen arrazoia: Europako erraustegizaleen bilkura Bilbon egingo delako, irailaren 18, 19 eta 20an (CEWEP).
Antolatzaileek bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei: “Bizkaiak gaur egun duen zaborra kudeatzeko sistema ez dabil, Europak dituen helburuetetik urrutzen gaitu eta ekonomia zirkularraren aurka doa. Europako erraskailuzaleen bilkura Bilbon izango da, irailaren 18, 19, 20 (CEWEP). Errausketa salatzeko konzentrazio batera gonbidatzen zaitugu: irailaren 19a, asteazkena arratsaldeko 20:00etan Guggenheimen“.