Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak 2018-2019 ikasturteko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu du. Interesaturik zaudetenok Oiardo Kiroldegira joanda bidera dezakezue izen ematea edo e-postara idatzita. Urriaren 1eko astean abiatuko ditu hilabeteotarako iragarri diren ikastaroak.
Eskaintzak
Haurrentzako eskaintza:
- Astean ordubete.
- Ordutegia izen emandakoen artean zehaztuko da.
- Ikasturtea 65 euro (senideak: bakoitzak 60 euro, azaroan kobratuko da).
- Oharra: kuota azaroan kobratuko da.
Helduentzako eskaintza:
- Astean bi ordu.
- Ikasturte: 75 euro (senideak: bakoitzak 70 euro).
- Kuota izen ematean kobratuko da.
- Plaza dantzak astearteetan, 19:00-21:00.
- Euskal dantzak (oinarrizko maila) astelehenetan, 19:00-21:00.
- Euskal dantzak (maila aurreratua) ostegunetan, 19:00-21:00.
Dantza garaikideko ikastaroa
- Asteazkenetan 18:30-20:30, Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.
- Irakaslea: Kukai Dantza Taldeko dantzari Eneko Gil.
- Ikasturtea 75 euro.
- Oharra: plaza kopuru mugatua.
- Ikastaroaren hasiera urriaren 3an, asteazkena.
Izen ematea
- E-posta: orbeldi.udt@gmail.com (emailean izen abizenak, taldea eta telefono zenbakia adierazi).
- Jendaurreko izen ematea: irailak 12 (asteazkena), irailak 13 (osteguna) eta irailak 14 (ostirala).
- Ordutegia: 17:00-20:00.
- Tokia: Oiardo Kiroldegiko dantza-gela.
- Oharra: plaza kopuru mugatua.