Sarai Lizaso eta Alex Udabe Donostiako portuan, bakoitza bere banderarekin.
Pasa den igandean Donostiako Kontxako Estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen eta bertan emakumezko eta gizonezkoen banderak nork eramango zituen erabaki zen. Emakumezkoen txapelketan San Juanek eraman zuen aurtengo bandera eta gizonezkoetan, Hondarribiak. Zorionak bi taldeei. Eta zorionak ere bertan arraunean aritu ziren bi usurbildarrei: Sarai Lizaso Mitxelena (San Juan) eta Alex Udabe Pagola (Hondarribia.
Gainerako arraun taldeetan era herritar gehiagok parte hartu zuten baina ezin izan zuten bandera preziatua etxera eraman: Nagore Arruti (Donostiarra), Josu Ostolaza (Orio), Jon Agirrezabala (Orio) eta Odei Agirrezabalaga (Orio). Zuei ere zorionak egindako lanarengatik!
a
Emakumeen sailkapen nagusia
- San Juan: 21:29,30
- Orio: 21:41,24
- Riveira: 21:48, 52
- Arraun: 21:59,04
- Hibaika: 22:19,36
- Donostiarra: 22:26,00
- Kaiku: 22:37,78
- Tolosaldea: 23:10,70
Informazio gehiago: Donostiako Estropadak “Kontxako XI. Bandera (emakumezkoen modalitatea)”: irailaren 9ko bigarren jardunaldiko denbora ofizialak (pdf, 213 KB)
gizonezkoen sailkapen nagusia
- Hondarribia: 39:21,12
- Zierbena: 39:22,02
- Orio: 39:37,56
- Bermeo-Urdaibai: 39:47,42
- Cabo: 40:10,72
- Santurtzi: 40:18,30
- Donostiarra: 40:21,04
- Sanpedrotarra: 40:28,70
Informazio gehiago: Donostiako Estropadak “Kontxako Bandera (gizonezkoen modalitatea)”: irailaren 9ko bigarren jardunaldiko denbora ofizialak (pdf, 213 KB)
One thought on “Sarai Lizaso eta Alex Udabe usurbildarrek Kontxako estropadetako bandera bana irabazi dute”