Ernai gazte mugimenduak irailaren 20an (osteguna), “Utzi bizitzak kutsatzeari, erraustegia gelditzera goaz” lemapean manifestazioa burutuko du Lasarte-Orian. Okendo plazatik hasiko da goizeko 10:30ean. Usurbilgo Ernaik irailak 20ko manifestazioa indartu aldera, ostegun honetarako, irailak 13, dei bat egin du, bereziki usurbildar gazteentzako. Erraustegiaren aurkako gazte argazkia aterako da herriko frontoian, 19:00etan: “Ostegunean, irailak 13, gazte argazkia aterako dugu 19:00etan Usurbilgo frontoian Euskal Herrian bizi nahi dugulako eta gazteon oraina borroka delako!”