Irailaren 15ean (larunbata), Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak antolatuta, “Trakamatraka” haur ikuskizuna eskainiko da. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, Aginagako ludotekan.
Zer da Trakamatraka?
“Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
Tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu. Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria”.
Jon Urrutia
Jon Urrutia (Bilbo, 1978). Kitarra eta bibolina jotzen ikasi zuen “Juan Crisostomo de Arriaga” (Bilbo) kontserbatorioan. Deustuko unibertsitatean Musika hezkuntza eta Antropologia burutu zituen. Proiektu ezberdinetan parte hartu du eta instrumentu ezberdinak landu ditu, kitarra elektrikoa kasu.
Horrez gain, musika ikerketa arlotik jarraitu du bere formakuntza: perkusio instrumentuak, haize musika-tresnak, armonia, konposizio-teknikak, moldaketak, eta abar, aztertuz. Bere irakasleen artean hauek aurki ditzakegu: Carlos Velasco, Miguel Salvador, Blas Fernandez, Efren Lopez, Sofia Ribeiro, Miguel Gil, Iñaki Salvador, Kurt Rosenwinkel, Kenny Barron, Luis de Pablo, Raul Marquez, Diego Galaz, Eliseo Parra…