Irailaren 9an (igandea) Enrique Abril Errebote Txapelketari hasiera emango zaio. Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2018-19 denboraldia hasiko da, hain zuzen ere, jardunaldi horretan. Txapelketaren finala irailaren 30erako (igandea) aurreikusten da, Zubietako errebote plazan.
Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira, aurreko edizioko berak:
- Gipuzkoa: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta) taldeak.
- Lapurdi: Luzean (Donibane Lohizune) taldea.
itzuli bateko ligaxka
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 9tik 23ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
Eta ligaxkako 1 eta 2. sailkatuek finala jokatuko dute, printzipioz, irailaren 30ean, igandea, 11:00etan, Zubietan (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).
Egutegia
Irailak 9, igandea
- Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Behar Zana eta Luzean.
- Zubietako errebote plazan, 11:00etan: Zubieta eta Txost.
Irailak 16, igandea
- Zubietako errebote plazan, 11:00etan: Zubieta eta Luzean.
- Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Txost eta Behar Zana.
Irailak 23, igandea
- Oiartzungo errebote plazan, 11:00etan: Luzean eta Txost.
- Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Behar Zana eta Zubieta.
Informazio gehiago
Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.
2017-2018ko denboraldiko finalistak eta elkarte zein erakundeetako ordezkaria. Luzean txapeldun eta Zubieta txapeldunorde.