Uztailaren 24an (asteartea), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko ekainaren 18tik uztailaren 6ra (2018/0689-2018/0792).
- 2018/0851 dekretuaren berri ematea.
- HAAStako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala sustatzeko Michelin España y Portugal, S.A., Gureak Lanean S.A., Gureak Lanean S.A., Elkarlanean Fundazioa eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena hasierako izaeraz ontzat ematea.
- Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena.
- Galdera-eskaerak.